EL CUENTO PARA LA NARRATIVA DIGITAL
Buenos días!
Como ya os contamos anteriormente, este cuatrimestre tenemos que crear una
narrativa digital. En clases anteriores anduvimos investigando distintas
aplicaciones para ello. Pero, para crearlo, lo primero que debemos tener es el
cuento o la historia que vamos a contar.
La clase de ayer la dedicamos a ello. Cada grupo presentó su cuento y las
ideas para la narrativa digital. Nos pareció que hay muy buenas ideas tanto
para la narración del cuento, como para la creación de los personajes para la
narrativa digital
Aquí os dejamos nuestro cuento en euskera:
"Bazen behin
Kito izeneko txori txiki bat. Bere familiarekin bizi zen: aita, ama eta
aitona-amonekin. Kitok eta aitonak bazuten gainontzekoengandik bereizten zituen
ezaugarri berezi bat: biek moko handi-handia eta gorri-gorria zuten.
Aitonak eta Kitok oso harreman estua zuten. Egunero-egunero janari bila
joaten ziren, haien mokoetan familia guztia asetzeko janari haina sartzen
baitzitzaien. Gainera, aitonak eguzkia irteten ikusteko leku paregabe ugari
ezagutzen zituenez Kito hauetara eramaten zuen.
Kito eta bere familiak, udaberria eta udazkena hastean, herrialdez aldatu
behar izaten zuten janari gehiago zegoen lekuetara. Uda bukatzear zegoen eta
aitona gaixotu egin zen. Ez zuen jateko gogorik, ezta hegan egiteko gogorik
ere, horregatik Kito bakarrik joan behar izaten zen janari bila.
Heldu zen udaberria, eta horrekin batera herrialdez aldatzeko garaia. Kitok
gogo handia zuen aspaldi ikusi gabeko lekuetara joateko eta aitonarekin txoko
ezberdinak ezagutzeko. Baina aitonak gaixorik jarraitzen zuen eta ezin zuen
herrialdez aldatu. Horregatik, Kitoren aita aitona zaintzen gelditu zen.
Kito triste zegoen aitona ez zelako beraiekin joango, eta bidaiari ekin
aurretik Kito aitonarengana hurbildu zen:
- Kito: Aitona! Zu etortzea nahi dut!
- Aitona: Ez da posible, Kito! Oso gaixo nago eta
ezin naiteke zuekin joan. Horregatik, hobe da hemen geratzea.
- Kito: Baina nola hartuko dut janaria orduan?
- Aitona: Lasai Kito! Zure moko handiarekin
denentzako janaria hartuko duzu!
Aitonarekin hitz
egin ostean, Kito lasaiago abiatu zen bidaian. Kito, ama eta amonarekin
herrialde berrira iritsi zen. Hango bizitza asko gustatzen zitzaion, baina
faltan botatzen zituen aita eta aitona. Egun batean, Kitok, etxera iristean,
aita topatu zuen. Aitonaren bila hasi zen, baina han ez zegoela ohartu zen.
Orduan, Kitok kezkatuta galdetu zuen:
- Kito:
Aita, non dago aitona?
- Aita: Aitona oso gaixo jarri zen.
- Kito: Baina sendatu al da?
- Aita: Ez, Kito. Bere bihotza itzali egin da.
Aitona hil egin da, eta jada ez da gurekin egongo, baina beti izango dugu
gure buru eta bihotzetan. Berarekin bizitako momentu guztiak gogoratuko
ditugu beti. Ez ahaztu zenbat gauza irakatsi dizkizun! Horiek egin
bakoitzean gogoratu zein ongi pasatzen zenuten elkarrekin!
Orduan, Kito negarrez hasi zen. Hurrengo egunetan, Kito oso triste egon
zen, ez zuen jolastu nahi eta ez zen janari bila ere joaten. Bere familia oso
arduratuta zegoen.
Egun batean, amonak aitona triste zegoenean joaten zen leku batera eraman
zuen Kito. Leku hori lautada eder bat zen, eta bertan laku handi bat
zegoen. Aitonari lakuaren gainean hegan aritzea gustatzen zitzaiola esan zion
amonak. Kitok hegoak astindu eta laku gainean biraka hasi zen. Orduan, lakuko
uretan bere isladarekin aurkitu zen, eta bere moko handi gorria ikusi zuen.
Kitok eta aitonak antz handia zuten. Horregatik, Kitok bere irudian aitona
ikusi ahal izan zuen, eta horrela ohartu zen, aitonaren oroitzapenik handiena
berarengan egongo zela. Hori jakiteak asko poztu zuen Kito eta hurrengo
egunetan Kito, aitonarekin joaten zen lekuak bisitatzen hasi zen…
Eta hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila aitonaren
oroitzapenetan".
Pronto tendréis la oportunidad de ver nuestro cuento a través de la
narrativa digital.
¡Hasta la próxima!
Comentarios
Publicar un comentario